viernes, 21 de octubre de 2016

AHOZKOAREN EBALUAZIOA

    Aurreko sarreran ahozkoa lantzeko teknikaz aritu ginen. Beraz, gaurkoan ahozkoa ebaluatzeko irizpideak aipatuko ditugu. Horretarako, jarraian agertzen diren lau parametrotan banandu ditugu:

  1.KOMUNIKAZIO EGOERARA EGOKITZEA: (GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA)

Gaitasun soziolinguistikoa eta pragmatikoa:

  • Gogoan hartzen du komunikazioaren testuingurua.
  • Egokitzen zaio solaskidearen izaerari.
  • Gogoan hartzen du komunikazioaren xedea.
  • Kontrolatzen du hitzaldiaren denbora.
  • Egokiak dira tonua eta jarrera fisikoa.

2.  KOHERENTZIA ETA KOHESIOA (GAITASUN DISKURTSIBOA)

Gaitasun gramatikala eta testuala.

Semantika:

  • Komunikazioaren testuinguruaren arabera egituratzen du diskurtsoa.
  • Koherentziari eusteko bitartekoak jartzen ditu.
  • Gaiari heltzen eta jarraitzen dio.
  • Eman beharreko informazioaren kantitatea ondo neurtzen du.
  • Diskurtsoa osatzen duten atalak ondo biribiltze ditu.
  • Sukaba guztiak ondo ahoskatzen ditu.

 3.  MORFOSINTAXIA, LEXIKOA ETA AHOZKAPENA (HIZKUNTZA GAITASUNA)

Gaitasun gramatikala eta testuala:

Morfosintaxia:
  • Ondo erabiltzen diu aditzak, denborak barne.
  • Zuzena da esaldiaren egitura.
  • Ondo egiten du komunztadura.
  • Esaldiak ondo uztartzen ditu..


 Ahotsa:
  • Ondo ahoskatzen du.
  • Silaba guztiak ahoskatzen ditu


4.  HIZKUNTZAZ KANPOKOA: ESTRATEGIA

Gaitasun estrategikoa
  • Birformulatzen du hobetu uler diezaioten.
  • Ez du atzera egiten oztopoen aurrean.
  • Azalpena esaldi mota askorekin argitzen du.
  • Erabiltzen ditu aurrez ikasitako esamolde eta baliabideak.
  • Hizketaldia kontrolatzen du zuzenak eginaz.
  • Bere inputa aberasteko galderak egiten ditu.
  • Hitz berriak sortzen ditu.
  • Laguntza eskatzen du hizketako gaitasuna hobetzeko.
  • Hizkuntzakoak ez diren baliabideak ere erabiltzen ditu.
  • Ez ditu kodigoak nahasten.
  • Kontrolatzen du entzuleen ulermen eta jarraipen maila.

Hizkuntza eta komunikazioarekiko jarrera.
  • Hitz egitera ausartzen da.
  • Gogoak erakusten du elkarrizketetan esku hartzeko jarreran.
  • Talde laneko ahozko lanetan gogoz esku hartzen du.
  • Elkarri gai berriak proposatzen ditu.
  • Ikasgelaz kanpoko jardueretan hizkuntza erabiltzen du.



×         

No hay comentarios:

Publicar un comentario