A Lopez de Guereñu ikastetxean euskarazko ahozkoa gehiago landu behar zela konturatu ziren, geletako ikasleen kopurua altua zenez gutzi lantzen zen. Beraz, ahozkoa beste era batean lantzeko ekintza bereziak prestatzea komenigarria zela uste zuten eta tailerrak antolatzea erabaki zuten. Horretarako, irakasleek kurtso hasieran bildu eta ideiak komunean jartzen dituzte, euskarazko ahozkoa lantzea helburua izanik. Talde bakoitzean ekintza desberdinak burutzen ahalegintzen dira, esate baterako, batean denbora lantzen da, beste batean narrazioak edo barruko zein kanpoko jolasak ere.
Tailer hauek lehenengo zikloko umeekin egiten dira, lehenengo eta bigarren mailako ikasleek nahastuta daudelarik. Gaur egun, 12 talde desberdin daude, 8 edo 9 ume talde bakoitzean, eta asteko saio bat hartzen dute tailerra burutzeko, 45 minutukoa. Tailer bakoitzaren iraupena hiru asteko da, eta haurrak astez astez tailer desberdinetatik pasatzen dira.
Antza denez, haurrei ekintza hauek egitea gustatzen zaie, euskaraz hitz egiten delako eta oso dibertigarriak direlako. Gainera, ea euskara gehiago erabiltzen duten galdetzen zaienean, haien erantzuna, baiezkoa da. Euskara komunikatzeko hizkuntza bezala erabiltzen dute tailerrak politak direlako eta lagun kopurua txikiagoa delako.
Tailer hauen artean ondokoak agertzen dira:
- Denborarekin jolasean.
- ipuin jolasean.
- Ipuina kontatu(siguiendo imagenes)
- ipuina kontatu (ordenagailua)
- Belarrira hitza esan.
- Animaliak eta letrak.
- Sokasaltoa.
- Kartekin bikoteak.
- Kuboak.
- Mahai jokoa.
- Los simpson.
- Figura geometrikoak.
Gu hauek aztertu ondoren, lau azalduko ditugu interesgarriak iruditu zaizkigulako.
1. IPUINEKIN JOLASEAN
Lehenengo tailer honetan ahozkoa ipuinen bidez lantzen da. Horretarako, kukubiltxo ipuina erabili da nahiko erakargarria delako.
Haurrek irakasleak ematen dien ipuinaren irudiak ordenatu behar dituzte zein ipuin den jakin gabe. Gero, haien istorioa sortu behar dute.. Halaber, irakasleak zenbait irudi emango dizkie hurrei haiek ordena dezaten. Hau behin eginda, irakasleak irudien ordena zuzena den ala ez epaituko du eta irudi horiekin sortuko den istorioa egokia den ala ez esango du akatz ortografikoak, koherentzia eta abar gauzak zuzenduz.
Ariketa honekin sormena eta lan taldea landu nahi da. Sormena, ikasleek bere istorioa kontatu behar dutelako eta lan taldea, taldeetan lan egin behar dutelako.
2. SOKASALTOA
Bigarren tailer honetan, soka saltoko abestiez baliatzen dira. Sokaren mutur bakoitzean ume bat jarriko da eta soka astintzen hasiko dira beste umeak salto egin dezaten.
Haurrak tailer honetan, sokasaltoan aritzen dira, soka-salto izeneko abesti bat kantatzen. Irakasleak, bitartean, ikasleek salto egiteko ordena jarraitzen duten kontrolatuko du. Aldi berean, abestiaren erritmoa markatuko du.
Ariketa honetan euskarazko ahozkoa lantzen da soka saltoen bitartez, guztiek kantatzen dute euskarazko kanta bat eta horrekin euskarazko hitzak eta euskarazko kultura ezagutzen dute. Gainera, osasuna ere lantzen da umeak kirola egiten dutelako baita talde lana, saltoka dabiltzaten bitartean abesti bat abestu behar dute denen artean.
3. KARTEETAN BIKOTEAK BILATU
Hirugarren tailer honetan, kartekin bikoteak egin behar dituzte. Mahai baten gainean karta nahastuak jartzen dira eta denak beherantza, karta guztiak bikoteak izan behar dira, umeak buelta ematerakoan bikoteak aurkitzeko. Erratzen badira kartak berriro beherantza jarriko diztuzte baina gogoratu behar dute zientzuk diren, hurrengoa beste bi kartei buelta emango die eta horrela bikoteak lortu arte.
Haurrek, memoria joku bat egiten dute. Mahai gainean buelta emanda kokatuta dauden kartekin bikoteak egiten saiatu behar dira. Bi karta altzatzerakoan hauek berdinak ez badira, orduan haien arteko desberdintasuna azaldu behar dute, haien ahozkotasuna landuz. Bestalde, irakasleak, alde batetik noren txanda den esaten du eta txanda bakoitezan lakirioak egiten ez direla ziurtzatzea.
Joku honten bitartez, ikasleak ahozkoa lantzen dute, baina pertsonen deskribapena batez ere, gainera taldean daudenez, baita ere talde baten aurrean hitz egitera beldurra galtzen dute. Era berean, jolas honetan memoria lantzen da.

4. ANTZARA
Azken tailer honetan antzara mahi jokoaz baliatuko dira. Jokoaren arau berdinak dira baina kutxatilla bakoitzak egiteko bat zuen, euskeraz hitz egiteko eta haien artean gehiago ezagutzeko. Jolas erakargarri batez baliatzen dira.
Umeek tailer honetan, kutxatila batean erortzean, irudi horretan zer ikusten duten azaldu behar dute ahoz, mintzamena landuz. Azalpena ematen dutenean, irakasleak akatsak zuzendu eta ondo egitera bideratuko ditu.
Partxis joku honetan lekuen edo gauzen deskribapena lantzen dute euskera arloan, karratu bakoitzaren deskribapena egiten dutelako. Gainera bai irabazten eta bai galtzen jakitea ere ikasten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario