1- Egoera bat sortu ariketa didaktikoetan idazmena eskolan barneratzeko eta idazketa egoerak dibertsifikatu.
Eskolak eraiki behar du inguru bat non hizkuntza idatzia hausnartzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen den, jarduera guztiekin. Egoera posibleak hiru taldeetan bana ditzakegu:
Eskolak eraiki behar du inguru bat non hizkuntza idatzia hausnartzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen den, jarduera guztiekin. Egoera posibleak hiru taldeetan bana ditzakegu:
- Irakasgaiekin erlazionatutako ekintzek genero diskurtsiboen garapena bultzatu behar dute.
- Hizkuntza literarioa guztiak barnean hartzen gaituen inguru kulturala da eta ez eskolako irkasgaia soilik.
- Eskola barneko komunikazioa pertsonalak eta instituzionalak idazteko egoera anitzak sortzen ditu: eskolako aldizkaria, egunkariekin kolaboraketa egitea, bertako irratiak,..
2- Bi helburu aukeratu idazketa ikasteko: xede diskurtsiboa eta irakasketa esfezifikoko xedea.
Xede diskurtsiboa: artikulu bat idazteko garrantzitsua da nori zuzenduta dagoen, nork idazten duen, eta zer idatziko den jakitea; eta hori galdetu behar diote haien buruei ikasleek.
Idazketa esfezifikoko xedea: aldi berean, kontuan hartu behar da ere testu hori nola idatziko den: argudioak nola egin, konklusioak nola atera, zertarako balio dute galdera erretorikoak...
3. Zailtasun progresiboko idazmena lantzeko zereginak proposatzea, zeinek
testu genero arrunten domeinuan aurrera egitea baimentzen dieten ikasleei.
Irakasleek testu genero desberdinak landu behar
dituzte ikasleekin, modu progresibo batean. Testu genero bakoitzeko helburu
batzuk eta gero eta zailtasun handiagoko edukiak finkatu behar dira
(zuzendariari karta, argudiozko testuak, deskripzioak…).
4. Kontuan hartzea idaztea prozesu bat dela eta horren inguruan
kontzientziatzea ikasleak.
Idaztea prozesu konplexua da eta horrek barnean
hainbat azpi prozesu hartzen ditu.
Testu bat idazterako orduan, aurretik planifikatu
egiten dugu zer idatziko dugun, nola, nori… Hala ere, idazten gauden bitartean
birpasatzen joaten gara, eta aurretik planifikatutakoa birmoldatu egiten dugu.
Hezkuntza prozesuan, irakasleek testu idatzi bat
zuzendu behar badute, amaieran egiten dituzte zuzenketak. Aurreko paragrafoan
esandakoa kontuan hartuz gero, egokiena irakasleek haurren idazlanak,
idazterako prozesuan zehar zuzentzea izango litzateke, hauek gehiago ikas dezaten.
5. Idazteko hitz egitea.
Testu gehienak, pertsona askoren kolaborazioari
esker idazten dira. Eta testu bat idazterakoan idatzitakoaren inguruan hitz
egiten du idazleak, testua amaitutzat eman baino lehen.
Idazmenaren irakaskuntzan, oso garrantzitsua da
irakasleek testuen inguruan hitz egitean oinarritzen diren egoerak bideratzea
ikasleen artean. Izan ere, ahozko interakzioa ezinbesteko tresna da idazten
ikasteko.
6- Idazteko irakurri, irakurri idazteko: testuko elkarrizketan aritzeko idaztea.
Irakurtzeak idazten laguntzen duela guztiok dakigu. Hal ere, irakurmenaren eta idazmenaren arteko lotura aztertzea komenigarria izango litzateke.
Ikasteari laguntzen diona bi norabideetan idatzizko hizkuntzarekiko ohiko erlazioa da. Testu bakoitza aurreko beste enuntziatu batzuei erantzunez sortzen dira eta entzulengatik edo irakurlengatik datorrena aurreikusika da. Era horretan, gizakiak, elkartruke horren bidez, hitz egiten eta idatzizko hizkuntza erabiltzen ikasten du.
Adibidez, ikasleei antzerki baten kritika egitea eskatzen badiegu, lehenengoz beste obra batzuk irakurri beharko dituzte, autoreari buruzko informazioa bilatu beharko dute edo beste kritikak irakurri beharko dituzte genero honen ezaugarriak ezagutzeko Hau guztia egindakoan laburpenak, eskemak etb. egin beharko dute haien testua osatzeko.
7- Ikaslea gidatu: ebaluazio hezigarriko prozesua
Ikasleei konplexutasun maila handia duten testuak ekoizteko eskatzen badiegu irakasleen gidaritzapena beharrezkoa izango da.
Irakasleak eman dezakeen laguntzarik garrantzitsuena, lanaren eta ikasketa kontzeptuen helburu zehatz bat ezartzea izango litzateke. Ondoren, ekoizpen prozesua martxan dagoenean, irakasleak materialak, eskema testualak, testuak birpasatzeko pautak edo testuak egiteko beharrezkoak diren aspektu linguistiko zehatzak eskaini beharko ditu.
Beraz, idazmena eta eduki zehatzak lantzeko jarduerak lantzeak irakasleari laguntzen diote umeen idatzikoan aurrera egiten, idatzizko jardueren bidez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario