viernes, 21 de octubre de 2016

AHOZKOAREN EBALUAZIOA

    Aurreko sarreran ahozkoa lantzeko teknikaz aritu ginen. Beraz, gaurkoan ahozkoa ebaluatzeko irizpideak aipatuko ditugu. Horretarako, jarraian agertzen diren lau parametrotan banandu ditugu:

  1.KOMUNIKAZIO EGOERARA EGOKITZEA: (GAITASUN SOZIOLINGUISTIKOA)

Gaitasun soziolinguistikoa eta pragmatikoa:

  • Gogoan hartzen du komunikazioaren testuingurua.
  • Egokitzen zaio solaskidearen izaerari.
  • Gogoan hartzen du komunikazioaren xedea.
  • Kontrolatzen du hitzaldiaren denbora.
  • Egokiak dira tonua eta jarrera fisikoa.

2.  KOHERENTZIA ETA KOHESIOA (GAITASUN DISKURTSIBOA)

Gaitasun gramatikala eta testuala.

Semantika:

  • Komunikazioaren testuinguruaren arabera egituratzen du diskurtsoa.
  • Koherentziari eusteko bitartekoak jartzen ditu.
  • Gaiari heltzen eta jarraitzen dio.
  • Eman beharreko informazioaren kantitatea ondo neurtzen du.
  • Diskurtsoa osatzen duten atalak ondo biribiltze ditu.
  • Sukaba guztiak ondo ahoskatzen ditu.

 3.  MORFOSINTAXIA, LEXIKOA ETA AHOZKAPENA (HIZKUNTZA GAITASUNA)

Gaitasun gramatikala eta testuala:

Morfosintaxia:
  • Ondo erabiltzen diu aditzak, denborak barne.
  • Zuzena da esaldiaren egitura.
  • Ondo egiten du komunztadura.
  • Esaldiak ondo uztartzen ditu..


 Ahotsa:
  • Ondo ahoskatzen du.
  • Silaba guztiak ahoskatzen ditu


4.  HIZKUNTZAZ KANPOKOA: ESTRATEGIA

Gaitasun estrategikoa
  • Birformulatzen du hobetu uler diezaioten.
  • Ez du atzera egiten oztopoen aurrean.
  • Azalpena esaldi mota askorekin argitzen du.
  • Erabiltzen ditu aurrez ikasitako esamolde eta baliabideak.
  • Hizketaldia kontrolatzen du zuzenak eginaz.
  • Bere inputa aberasteko galderak egiten ditu.
  • Hitz berriak sortzen ditu.
  • Laguntza eskatzen du hizketako gaitasuna hobetzeko.
  • Hizkuntzakoak ez diren baliabideak ere erabiltzen ditu.
  • Ez ditu kodigoak nahasten.
  • Kontrolatzen du entzuleen ulermen eta jarraipen maila.

Hizkuntza eta komunikazioarekiko jarrera.
  • Hitz egitera ausartzen da.
  • Gogoak erakusten du elkarrizketetan esku hartzeko jarreran.
  • Talde laneko ahozko lanetan gogoz esku hartzen du.
  • Elkarri gai berriak proposatzen ditu.
  • Ikasgelaz kanpoko jardueretan hizkuntza erabiltzen du.



×         

martes, 18 de octubre de 2016

AHOZKOTASUNA LANTZEKO TAILERRAK





A Lopez de Guereñu ikastetxean euskarazko ahozkoa gehiago landu behar zela konturatu ziren, geletako ikasleen kopurua altua zenez gutzi lantzen zen.  Beraz, ahozkoa beste era batean lantzeko ekintza bereziak prestatzea komenigarria zela uste zuten eta tailerrak antolatzea erabaki zuten. Horretarako, irakasleek kurtso hasieran bildu eta ideiak komunean jartzen dituzte, euskarazko ahozkoa lantzea helburua izanik. Talde bakoitzean ekintza desberdinak burutzen ahalegintzen dira, esate baterako, batean denbora lantzen da, beste batean narrazioak edo barruko zein kanpoko jolasak ere.

Tailer hauek lehenengo zikloko umeekin egiten dira, lehenengo eta bigarren mailako ikasleek nahastuta daudelarik. Gaur egun, 12 talde desberdin daude, 8 edo 9 ume talde bakoitzean,  eta asteko saio bat hartzen dute tailerra burutzeko, 45 minutukoa. Tailer bakoitzaren iraupena hiru asteko da, eta  haurrak astez astez tailer desberdinetatik pasatzen dira.

Antza denez, haurrei  ekintza hauek egitea gustatzen zaie, euskaraz hitz egiten delako eta oso dibertigarriak direlako. Gainera, ea euskara gehiago erabiltzen duten galdetzen zaienean, haien erantzuna, baiezkoa da. Euskara komunikatzeko hizkuntza bezala erabiltzen dute tailerrak politak direlako eta lagun kopurua txikiagoa delako.

Tailer hauen artean ondokoak agertzen dira:

  1. Denborarekin jolasean.
  2. ipuin jolasean.
  3. Ipuina kontatu(siguiendo imagenes)
  4. ipuina kontatu (ordenagailua)
  5. Belarrira hitza esan.
  6. Animaliak eta letrak.
  7. Sokasaltoa.
  8. Kartekin bikoteak.
  9. Kuboak.
  10. Mahai jokoa.
  11. Los simpson.
  12. Figura geometrikoak.


Gu hauek aztertu ondoren, lau azalduko ditugu interesgarriak iruditu zaizkigulako.


1. IPUINEKIN JOLASEAN

Lehenengo tailer honetan ahozkoa ipuinen bidez lantzen da.  Horretarako, kukubiltxo ipuina erabili da nahiko erakargarria delako.

Haurrek irakasleak ematen dien ipuinaren irudiak ordenatu behar dituzte zein ipuin den jakin gabe. Gero, haien istorioa sortu behar dute.. Halaber, irakasleak zenbait irudi emango dizkie hurrei haiek ordena dezaten. Hau behin eginda, irakasleak irudien ordena zuzena den ala ez epaituko du eta irudi horiekin sortuko den istorioa egokia den ala ez esango du akatz ortografikoak, koherentzia eta abar gauzak zuzenduz.

Ariketa honekin sormena eta lan taldea landu nahi da. Sormena, ikasleek bere istorioa kontatu behar dutelako eta lan taldea, taldeetan lan egin behar dutelako.


Resultado de imagen de IPUINAK


2. SOKASALTOA

Bigarren tailer honetan, soka saltoko abestiez baliatzen dira.  Sokaren mutur bakoitzean ume bat jarriko da eta soka astintzen hasiko dira beste umeak salto egin dezaten.

Haurrak tailer honetan, sokasaltoan aritzen dira, soka-salto izeneko abesti bat kantatzen. Irakasleak, bitartean, ikasleek salto egiteko ordena jarraitzen duten kontrolatuko du. Aldi berean, abestiaren erritmoa markatuko du.


Ariketa honetan euskarazko ahozkoa lantzen da soka saltoen bitartez, guztiek kantatzen dute euskarazko kanta bat eta horrekin euskarazko hitzak  eta euskarazko kultura ezagutzen dute. Gainera, osasuna ere lantzen da umeak kirola egiten dutelako baita talde lana, saltoka dabiltzaten bitartean abesti bat abestu behar dute denen artean.

Resultado de imagen de NIÑOS SALTANDO A LA CUERDA

3. KARTEETAN BIKOTEAK BILATU

Hirugarren tailer honetan, kartekin bikoteak egin behar dituzte. Mahai baten gainean karta nahastuak jartzen dira eta denak beherantza, karta guztiak bikoteak izan behar dira, umeak buelta ematerakoan bikoteak aurkitzeko. Erratzen badira  kartak berriro beherantza jarriko diztuzte baina gogoratu behar dute zientzuk diren, hurrengoa beste bi kartei buelta emango die eta horrela bikoteak lortu arte.

Haurrek, memoria joku bat egiten dute. Mahai gainean buelta emanda kokatuta dauden kartekin bikoteak egiten saiatu behar dira. Bi karta altzatzerakoan hauek berdinak ez badira, orduan haien arteko desberdintasuna azaldu behar dute, haien ahozkotasuna landuz.  Bestalde, irakasleak, alde batetik noren txanda den esaten du eta txanda bakoitezan lakirioak egiten ez direla ziurtzatzea.


Joku honten bitartez, ikasleak ahozkoa lantzen dute, baina pertsonen deskribapena batez ere, gainera taldean daudenez, baita ere talde baten aurrean hitz egitera beldurra galtzen dute. Era berean, jolas honetan memoria lantzen da.

Resultado de imagen de NIÑOS JUGANDO A CARTAS




4. ANTZARA

Azken tailer honetan antzara mahi jokoaz baliatuko dira. Jokoaren arau berdinak dira baina kutxatilla bakoitzak egiteko bat zuen, euskeraz hitz egiteko eta haien artean gehiago ezagutzeko. Jolas erakargarri batez baliatzen dira.

Umeek tailer honetan, kutxatila batean erortzean, irudi horretan zer ikusten duten azaldu behar dute ahoz, mintzamena landuz. Azalpena ematen dutenean, irakasleak akatsak zuzendu eta ondo egitera bideratuko ditu.

Partxis joku honetan lekuen edo gauzen deskribapena lantzen dute euskera arloan, karratu bakoitzaren deskribapena egiten dutelako. Gainera bai irabazten eta bai galtzen jakitea ere ikasten dute.


Resultado de imagen de NIÑOS JUGANDO A JUEGOS DE MESA

martes, 11 de octubre de 2016

236/2015 DEKRETUA


1. SARRERA BIKO TAULA: HELBURUAK ETA EBALUAZIO IRIZPIDEAK ERLAZIONATU



HELBURUAK


EBALUAZIO IRIZPIDEAK


1) Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.


  • Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
  •     Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.
  •       Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai 0IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.




2) Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.


  •          Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea



3) Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.


  •       Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oina­rrizko arauak errespetatzea.
  •  Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea




4) Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.


  •     Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.
  •        Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.



5) Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.


  • Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.
  •   Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.
  • Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea




6) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.


  •   Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.



7) Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.


  •          Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.



       1. Zertarako izan behar du gai haurrak curriculumaren arabera?

Ikasleek Lehen Hezkuntza amaitzerakoan, haien etorkizunean modu eraginkor batean jokatzeko, ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko komunikazio-egoerak ulertu, interpretatu eta horiei aurre egin behar izango diete. Aldi berean, eremu eta egoera desberdinetan  ahoz zein idatziz  komunikatzeko gai izan beharko dira testuingurua kontuan hartuta, klasean irakasleekin erabili beharreko hitz egiteko era eta lagunekin erabiltzen duguna ez direlako berdina. Horretarako, hizkuntzaren barruan dauden arauak ezagutu behar izango dituzte.

Gainera, hizkuntzarekiko jarrera positiboa eta euskararen aldeko jarrera izatea sustatu nahi da, inguruko hizkuntza identifikatuz eta balioztatuz, bakoitzaren  inguruko errealitate linguistikoa eta ondare kulturala barneratzeko eta aniztasuna errespetatuz. Irakurtzeko ohitura ere sustatu nahi da, eta literatura gozamen iturritzat eta mundua ezagutzeko bide moduan hartzea lortu nahi da.

Amaitzeko, IKTak autonomiaz erabiltzeko gai izan behar dira informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.


2.  Ados zaudete curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Behin hizkuntzari eta literaturari buruzko helburuak aztertuta eta ulertuta, guztiok ados gaude dokumentuan aipatzen denarekin, batez ere, hitz egiteko, idazteko, entzuteko eta irakurtzeko trebetasunak eta estrategiak lantzea ardatz nagusia delako.

Guretzat komunikazioarekin lotuta doazen hizkuntza-trebetasunak garatzea oso garrantzitsuak dira, ikasleei aukera ematen dietelako komunikaziorako konpetentzia garatzeko eta ikasgelan ikaskideen arteko komunikazioa errazteko. Era berean, hemen daukagun egoera soziolinguistikoa kontuan hartuta, eta gure hizkuntzaren erabilera soziala normalizatu nahi bada, haurrek haien artean elkarrekin euskaraz hitz egitera bultzatu behar dela uste dugu, eta helburu hauekin hori bultzatzen da.


Hizkuntza gaitasuna barneratzerakoan eta garatzerakoan hizkuntza hartzen dugu ahozko eta idatzizko komunikaziorako instrumentu gisa, zeinekin errealitatea adierazi, interpretatu eta ulertzen dugun, ezagutzak eraiki eta jakinarazten ditugun eta pentsamenduak, emozioak eta jokabideak antolatu eta autoerregulatzen ditugun. Komunikazioari eta elkarrizketari esker besteekin harremanetan jartzen gara eta, aldi berean, beste ideiak eta kulturak ezagutzen ditugu. Baina, hezkuntza prozesuan, hizkuntza irudikapen eta ulermen-tresna bihurtzen da, liskarrak era egokian ebaztea ahalbidetzen duena eta berdintasuna bultzatzen duena.


miércoles, 5 de octubre de 2016


IKTak

Teknologia, informazio eta komunikazio arloetan nola erabiltzen den eta aukera ezberdinak eskaintzen diguten baliabide teknologikoak dira.
IKT-ak lehen hezkuntzako curriculumean ez dira zuzenean, irakasgai moduan lantzen. IKTak modu ez zuzenean lantzen dira, irakasgai desberdinetan (matematika, natur zientziak, gizarte zientziak...).

EUSKARA ETA ELEBITASUNA

Eleaniztasuna eta euskara batera definitu ditugu. Hezkuntza , unibertsitate eta ikerketa sailak neurriak hartuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan bi hezkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratu dutela bermatzeko. Xede hori lortzeko , ikastetxeak euskara eta gaztelania landuko dituzte Oinarrizko Hezkuntzan. Xedea da bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz zein idatziz adierazteko trebetasunak lortzea eta eremu pretsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailak aukera emango du hizkuntzen jakintza-ziurtagiri ofizialak eskuratzeko, horrekin batera, sustatu egingo du Batxilergoa egingo ez duten ikasleek hizkuntza ikasi ahal izan dezaten.