miércoles, 5 de octubre de 2016


IKTak

Teknologia, informazio eta komunikazio arloetan nola erabiltzen den eta aukera ezberdinak eskaintzen diguten baliabide teknologikoak dira.
IKT-ak lehen hezkuntzako curriculumean ez dira zuzenean, irakasgai moduan lantzen. IKTak modu ez zuzenean lantzen dira, irakasgai desberdinetan (matematika, natur zientziak, gizarte zientziak...).

EUSKARA ETA ELEBITASUNA

Eleaniztasuna eta euskara batera definitu ditugu. Hezkuntza , unibertsitate eta ikerketa sailak neurriak hartuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoan bi hezkuntza ofizialetan komunikatzeko gaitasuna eskuratu dutela bermatzeko. Xede hori lortzeko , ikastetxeak euskara eta gaztelania landuko dituzte Oinarrizko Hezkuntzan. Xedea da bi hizkuntza horiek ulertzeko eta ahoz zein idatziz adierazteko trebetasunak lortzea eta eremu pretsonalean, sozialean eta akademikoan erabiltzea.

Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa sailak aukera emango du hizkuntzen jakintza-ziurtagiri ofizialak eskuratzeko, horrekin batera, sustatu egingo du Batxilergoa egingo ez duten ikasleek hizkuntza ikasi ahal izan dezaten.

miércoles, 28 de septiembre de 2016

KONTZEPTUAK

ATALASEAREN HIPOTESIA:

Elebitasun mailaren eta maila kognitiboaren arteko erlazioa aztertzen du. Gutxiengo maila bat lortu egin behar da hizkuntzetako baten ondorio kognitiboak positiboak izateko. Hizkuntzetako baten, gutziengo maila lortzen ez bada, orduan, ondorio kognitiboak negatiboak izango dira.

HIZKUNTZEN IRAKASKUNTZA BATERATUA:

Hizkuntzak modu bateratuan ikasi behar direla bultzatzen du, eta hizkuntza bakoitza modu isolatuan ikastea baztertzen du. Hizkuntzen irakaskuntza bateratu hori, ikuspegi koherente eta koordinatuan egitea bultzatzen du.

HIZKUNTZEN ARTEKO INTERDEPENDENTZIA:

Hizkuntza batean ikasten dena, beste hizkuntza batera transferi daiteke, beti ere, bi baldintza hauek betetzen badira: bigarren hizkuntzaren esposizioa eta bigarren hizkuntza hori ikasteko motibazioa.
Hizkuntza batean lortzen den maila bestean lortzen den gaitasun maila baldintzatzen du.

VIGOTSKIREN EKARPENAK:

Mintzaira norbanako bakoitzean gauzatzen bada ere ezin da prozesu indibidual bezala irudikatu. Izaerea seriala du eta elkareraginean oinarritzen da. Gizakiaren garapen psikologikoan pentsamenduaren eraikuntzan eragin zuzena du. Diskurtso mailan garatu behar da.

TESTU-GENEROA:

Giza taldeen historian zehar hizkuntza erabiltzeko moldeak dira. Hauek etengabe aldatu egiten dira egoeraren arabera. Hori Broncart-ek esaten du.
Komunikazio gaitasuna bere osotasunean garatzeko testu genero desberdinak menperatu behar dira.
Testu generoak irakasteko sekuentzia didaktikoak behar dira.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK:

Testu generoak irakasteko baliabide zehatzak dira. Hauen helburua egoera bakoitzean zer testu-genero erabili behar den jakitea da.
Bi ezaugarri dituzte:
  • Koherenteak dira
  • Malguak dira: ikasle bakoitzaren beharretara egokitu behar da.
ZER DA 5-8 URTE BITARTEAN IKASTEN DENA?

  • Euskara maila berdina.
  • Mekanismo desberdinak erabiltzen dituzte.
  • 5 urterekin ipuin osatuak eta zehatzak kontatzen dituzte. 
  • 8 urterekin ekintzak zehatzagoak dira.
  • 8 urterekin lexikoa zabalagoa da.
  • 5 urterekin gaztelera, euskera ez bezala.
ELEBITASUN GEHITZAILEA

Ikasleak lehenengo zein bigarren hizkuntza egoki garatzea eta maila akademikoan ere elebakarrak baino emaitza hobeagoak lortzea. 
Murgiltze programa: ikasleak bigarren hezkuntzan eskolatzea, honen helburua ikasleengan garapen elebiduna garatzea, epe luzeko programa denez, emaitzak ez dira bat-batekoak. 
Emaitzak hobeagoak dira umeak gero eta txikiagoak direnean.