miércoles, 9 de noviembre de 2016

Idazmenaren Ebaluazioa

ISTRIPUA



  • Helburua betetzen du; zer, non, nola, nork azaltzen du eta nahiko objektiboa da. 
  • Gutxieneko koherentzia eta kohesioa gordetzen dira.
  • Aditzekin arazoak ditu, baita ortografiarekin.
  • Ideiak nahiko ondo atolatuta daude, "gero" eta "azkenean" moduko juntagailuak erabiltzen dituelako. Hala ere, errepikapen ugari daude.
  • Testua lehen aldian idatzita dago eta ondorio laburra agertzen da. 
  • Aditz laguntzaileak txarto erabiltzen dira batzuetan (“puntuak kendu zioten”, “lagunak izan zioten”). 
  • Lexiko desegokia da (“txokatu”, “atenditu”, “sobrebibitu”).

NOLA ZUZENDU?

  1. Ondo egindakoa azpimarratuko genioke.
  2. Egindako akatsak marrazu beharrean, azpimarratuko genuke, berak kotura dadin eta autozuzenketa egiteko.
  3. Testua osatzen dagoen bitartean edo amaitutakoen berarekin zuzendu, akatsak ikusten joateko. Horrela haurrai zuzentzeko aukera emango zaio eta interesa piztuko zaio.

martes, 8 de noviembre de 2016

Irakurketaren Ulermena

AITONA BIXAR

Guk aukeratu dugun irakurmen ariketa Lehen Hezkuntzako 3. mailako Adibidez liburutik atera dugu, Santillana argitaletxekoa (2012). 


IRAKURKETAREN ULERMENAREN PROZESUAK

1. Informazioa berreskuratzea.

Azaldu. Nork eta noiz dio gauza bakoitza?

  • Gizona ez zaitez horrela jarri.
  • Ni neroni izan nahi dut.
  • Bi ile beltz dauzkazu buruan.
  • Zer behar duzu gazte?


2. Testuaren ulermen globala.

Idatzi labur-labur.  Zer gertatu zitzaion aitona Bixarri? Jarri gertakari garrantzitsauenak solik eta hasi zuen laburpena horrela: Behin batean aitona Bixar gaixorik jarri zen.

3. Interpretazioa.

Aukeratu beste amaiera bat ipuinarako, asmatu eta idatzi koadernoan.
  • Aitona Bixarrek sendagaia hartzen segitu zuen eta gaztetu egin zen.
  • Aitona Bixar berriro gaixotu egin zen eta medikuak beste botika agindu zion.

4. Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren baliospena.

Idatzi galderen erantzuna:

  • Nor da ipuineko protagonista?
  • Zer gertatu zitzaion alako batean?
  • Zer eman zion medikuak?
  • Zer gertatu zitzaion protagonistari orduan?

5. Testuaren formari buruzko eta testuaren baliospena.

Erantzun ondorengo galdereei:

  1. Nolako da testuaren egitura? (Hasiera, garapena eta amaiera)
  2. Nolako esaldiak erabili dituzu, konplexuak ala sinpleak?
  3. Sinonimoak erabili dituzu?
  4. Gramatika eta ortografia zaindu dituzu?
  5. Zure ustez irakurritako testua argia da?




miércoles, 2 de noviembre de 2016

Lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan idazmenaren irakasketan oinarritzen diren zazpi printzipio



1- Egoera bat sortu ariketa didaktikoetan idazmena eskolan barneratzeko eta idazketa egoerak dibertsifikatu.
Eskolak eraiki behar du inguru bat non hizkuntza idatzia hausnartzeko eta komunikatzeko tresna gisa erabiltzen den, jarduera guztiekin. Egoera posibleak hiru taldeetan bana ditzakegu:

  1. Irakasgaiekin erlazionatutako ekintzek genero diskurtsiboen garapena bultzatu behar dute.
  2. Hizkuntza literarioa guztiak barnean hartzen gaituen inguru kulturala da eta ez eskolako irkasgaia soilik. 
  3. Eskola barneko komunikazioa pertsonalak eta instituzionalak idazteko egoera anitzak sortzen ditu: eskolako aldizkaria, egunkariekin kolaboraketa egitea, bertako irratiak,..

2- Bi helburu aukeratu idazketa ikasteko: xede diskurtsiboa eta irakasketa esfezifikoko xedea.

Xede diskurtsiboa: artikulu bat idazteko garrantzitsua da nori zuzenduta dagoen, nork idazten duen, eta zer idatziko den jakitea; eta hori galdetu behar diote haien buruei ikasleek.
Idazketa esfezifikoko xedea: aldi berean, kontuan hartu behar da ere testu hori nola idatziko den: argudioak nola egin, konklusioak nola atera, zertarako balio dute galdera erretorikoak...


3. Zailtasun progresiboko idazmena lantzeko zereginak proposatzea, zeinek testu genero arrunten domeinuan aurrera egitea baimentzen dieten ikasleei.

Irakasleek testu genero desberdinak landu behar dituzte ikasleekin, modu progresibo batean. Testu genero bakoitzeko helburu batzuk eta gero eta zailtasun handiagoko edukiak finkatu behar dira (zuzendariari karta, argudiozko testuak, deskripzioak…).

4. Kontuan hartzea idaztea prozesu bat dela eta horren inguruan kontzientziatzea ikasleak.

Idaztea prozesu konplexua da eta horrek barnean hainbat azpi prozesu hartzen ditu.

Testu bat idazterako orduan, aurretik planifikatu egiten dugu zer idatziko dugun, nola, nori… Hala ere, idazten gauden bitartean birpasatzen joaten gara, eta aurretik planifikatutakoa birmoldatu egiten dugu.

Hezkuntza prozesuan, irakasleek testu idatzi bat zuzendu behar badute, amaieran egiten dituzte zuzenketak. Aurreko paragrafoan esandakoa kontuan hartuz gero, egokiena irakasleek haurren idazlanak, idazterako prozesuan zehar zuzentzea izango litzateke, hauek gehiago ikas dezaten.

5. Idazteko hitz egitea.

Testu gehienak, pertsona askoren kolaborazioari esker idazten dira. Eta testu bat idazterakoan idatzitakoaren inguruan hitz egiten du idazleak, testua amaitutzat eman baino lehen.

Idazmenaren irakaskuntzan, oso garrantzitsua da irakasleek testuen inguruan hitz egitean oinarritzen diren egoerak bideratzea ikasleen artean. Izan ere, ahozko interakzioa ezinbesteko tresna da idazten ikasteko.

6- Idazteko irakurri, irakurri idazteko: testuko elkarrizketan aritzeko idaztea.

Irakurtzeak idazten laguntzen duela guztiok dakigu. Hal ere, irakurmenaren eta idazmenaren arteko lotura aztertzea komenigarria izango litzateke.

Ikasteari laguntzen diona bi norabideetan idatzizko hizkuntzarekiko ohiko erlazioa da. Testu bakoitza aurreko beste enuntziatu batzuei erantzunez sortzen dira eta entzulengatik edo irakurlengatik datorrena aurreikusika da. Era horretan, gizakiak, elkartruke horren bidez,  hitz egiten eta idatzizko hizkuntza erabiltzen ikasten du.

Adibidez, ikasleei antzerki baten kritika egitea eskatzen badiegu, lehenengoz beste obra batzuk irakurri beharko dituzte, autoreari buruzko informazioa bilatu beharko dute edo beste kritikak irakurri beharko dituzte genero honen ezaugarriak ezagutzeko Hau guztia egindakoan laburpenak, eskemak etb. egin beharko dute haien testua osatzeko.

7- Ikaslea gidatu: ebaluazio hezigarriko prozesua

Ikasleei konplexutasun maila handia duten testuak ekoizteko eskatzen badiegu  irakasleen gidaritzapena beharrezkoa izango da.

Irakasleak eman dezakeen laguntzarik garrantzitsuena,  lanaren eta ikasketa kontzeptuen helburu zehatz bat ezartzea izango litzateke. Ondoren, ekoizpen prozesua martxan dagoenean, irakasleak materialak, eskema testualak, testuak birpasatzeko pautak edo testuak egiteko beharrezkoak diren aspektu linguistiko zehatzak eskaini beharko ditu.

Beraz, idazmena eta eduki zehatzak lantzeko jarduerak lantzeak irakasleari laguntzen diote umeen idatzikoan aurrera egiten, idatzizko jardueren bidez.